XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dugu gizarte giza erakoagoa sortuko, gizabanakoak herriaren ongia delako baten izenean deseginez edo ezereztuz.

Gure bizikidetza desegingo dugu, gure helburuak edozein moduz lortzen saiatzen bagara, edozeinen gainetik pasatuz, gure bidea eragozten dutenen aurka kupidarik gabe ahaleginduz.

Gure herriak urte asko daramatza gogorkeria jasaten: guretarren gehiengoak helburu politiko batzuk lortzeko bide egoki eta zuzentzat onartzen ez duen gogorkeria, alegia.

Baina badira besteak gogorkeria hori ezinbesteko gaitza dela uste dutenak.

Behin eta berriro gure herriari esan nahi diogu, gizon-emakume guztiok senide garela eta gure helburua ez dela batzuek besteak kondenatzen bizitzea.

Senide izate honek ez gaitu jokabide gogorrak baztertzera bakarrik deitzen, baita gogorkeria sortarazten duten sustraiak baztertzera ere, bai pertsonenak bai erakundeenak.

Anaitasun zentzua galtzen denean, edonor izan daiteke bestearen harrapakin, edonor hondatua.

Beti dago arrazoiren bat.

Jainkoaren seme-alaben duintasunaz erantzirik, guztiok defentsarik gabe gelditzen gara.